Pulitzer Saria Musikan

Pulitzer Sariaren urrezko dominaren aurrealdea eta atzealdea.

Pulitzer Saria Musikan urtero Letren, Antzerkien eta Musikengatik ematen diren zazpi AEBko Pulitzer Sarietako bat da, eta Columbia Unibertsitateak kudeatzen du. Jatorrizko Pulitzerren artean ez dago, izan ere, programa 1917an inauguratu zen zazpi sari izendatuta, baina urte horretan lau soikik banatu ziren.1943an eman zen lehen aldiz. Joseph Pulitzerrek urtero musika beka bat antolatu zuena, azkenean sari bilakatuz: "Estatu Batuetan urtean zehar lehen emanaldia izan duen estatubatuar batek egindako dimentsio esanguratsuko musika konposizio bereizgarriagatik.[1]

Konposizioak saritutako urtean zehar mundu mailako estreinaldia izan behar zuela eta, saritutako lana oso gutxitan izan zen grabatua, batzuetan emanaldi bakarrekoa suertatuz. 2004an baldintzak aldatu egin ziren, honela eratuz: "Urtean Estatu Batuetan lehenengo emanaldia edo grabazioa egin duen estatubatuar batek egindako musika konposizio bereizgarriagatik."[2]

  1. (Ingelesez) "Music". www.pulitzer.org.
  2. (Ingelesez) "History of The Pulitzer Prizes". The Pulitzer Prizes (pulitzer.org).

Developed by StudentB